XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kantauriko erraldoia, agur erraldoia
Groseko hondartzaren obrek aurrera darraite, garabia edo grua handiak alde egin duen arren.
Jakinmina sortu du 50 metrotako erraldoi honek.
Detaile batzuk ezagutzeko asmoz, garabiaren gidari den Joxe Ramonenekin hitzegin genuen.
Martxoan hasi ziren lanean.
Atsedenik gabe, garabiak 2.000 ordu luzez lan egin du.
Beraz bi langile egonik, bakoitzak 12 orduko turnoak egin beharra ditu.
Uda garaian lanean aritzea lasaiagoa izan arren, itsasoak kalte handiak egin ditu.
Dena den, Jose Ramonek dioenez, lan zailagoa izaten da adibidez zubi bat egitea.
Honexegatik ez du ulertzen zer dela eta hainbeste espektazio, adibidez agintarien bisita ere jasotzeko.
Beraien lana burutu ondoren, beste batzuren txanda da, baina hala ere, ez dakite oporrik edukiko duten,